Mahoma eta biñetak
Tuesday, February 14th, 2006Nolakoa sortu den munduan!
Danimarkan norbaitek marrazki ‘barregarri’ (hola deitu badaitezke) batzuk egin zituela eta, mundu islamiko erdi (eta gehiago) altxatu da.
Egia esan, norbaiten jainkoaren karikaturak egitea ez da oso gusto onekoa; halere, norberak nahi duena egin dezan. Hori ez da kondenagarria, eta hori bakarrik balitz, islamisten erantzunaulertezina litzake.
Baina gauzak ez dira horren xinpleak. Gertatzen ari dena ez da marrazki inuxente batzuen ondorioa besterik; mundu islamikoa okzidentalek (okzidentalok esan behar izango nuke? mingarri egiten zait batzuetan) hartu dugun bideaz nekatuta daude. EE.BB. buruan daramatzagula, mundu islamiko-arabiarra demonizatzen ari gara. Orain arteko erantzuna ausartu direnen bonbak izan dira, agian erlijioso edo fanatiko sutsuenak bakarrik. Baina orain, islamista guztiak irainduak sentitu dira, zuzenean, eta gainera orain arte ‘etsai’ izan ez duten herrialde baten esku. Ez da harritzekoa izan duten erantzuna.
Egunik egun giroa berotzen ari bagara zer espero ote dezakegu? Ez dut uste ondo dagoenik egiten ari diren sarraskia, ez zegoen ondo Madrilen egin zutena, ezta New Yorken egindakoa… baina zergaitik egin zuten holakorik? Zer egingo ote genien eremu horietara iritsi daitezen?